Gurelur S.A.S enpresa simulatua TOLOSALDEA Goi Mailako L.H Institutuan 2001-2002 ikasturtean Administrazio eta Finantzak goi mailako heziketa zikloan martxan jarri zen proiektua da.
Enpresa simulatu hau gure lurreko produktuen salerosketara dedikatzen da, hala nola, sagardoa, txakolina, babarrunak, Tolosako teila eta zigarrotxoak, xaxuak, eztia, iogurrak, Ibarrako pipertxoak, mermelada eta Idiazabal gazta erosi eta saltzera. Enpresa simulatua denez, produktuak ez dira fisikoki mugitzen baina salerosketari dagokion dokumentazio administratibo erreal guztia enpresa benetakoa balitz bezala eramaten dute ikasleek. Guzti honetarako gela berezi bat antolatuta daukagu ikastetxean, gela hori enpresa batean egon daitezken alorretan banatuta dago eta beharrezko diren baliabidez horniturik dago (ordenagailu, fax, telefono…) benetako bulego bat balitz bezala.
Enpresa simulatu honen helburua ikasleek modulo desberdinetako klaseetan eta teorian ikasten dutena praktikan jartzea da.
zabaldu |
del.icio.us |
Zer dago iogur goilarakada baten frexkotasun gozoaren atzean? Esnekien eskaintza bitaminiko guztia.
Gure baserrietako fruta onenekin eginiko konfiturarik naturalena, inongo gehigarririk gabekoa, etxekoa.
Eusko Labela duten eztiak ezti naturalak dira, gardentasun poliniko handikoak, eta Kalikate kontuan Europako Arautegi Tekniko zorrotzenetako baten ezarpenak betetzen dituztenak. Pasteurizazio prozedurarik izan gabeko esne gordinak direnez, beren ezaugarri biologiko eta nutritibo guzti-guztiak gordetzen dituzte.
Otordu ondorenerako aproposak diren almendra eta gurinezko goxoak. Tolosako gozogintza tradizionalaren xarma.
Gozogintza klasikoko bi osagaien nahasketa dugu xaxua: mazapana eta gorringoa. Almendra eta gorringoaren zapore garbia konbinatzen dituen kutixia.
Pipermina, Ibarran "piparra" deitzen duguna, Ibarrako baratze zainduetako izarra da, hazten den herriaren adierazgarri. Topikoa da esatea bizitzaren monotoniari gatza eta piperra bota behar zaiola. Aholku hori egiazkoa denez, piperminaren kalitatea kontuan harturik, urte batzuetatik hona, "Ibarrako piparrak" dastatzea modan jarri da.
Latxa ardiek ematen duten esne bikainarekin Idiazabal jatorria duen gazta egiten da. Idiazabal Aralar mendi sakratuaren hegalean dagoen Gipuzkoako herri txiki bat da, Euskal Herriaren erdi-erdian eta lau mila urte baino gehiagoko artzain-tradizioa duen eremuan dagoena. Idiazabal gaztak % 45eko koipea du, gutxienez, estraktu lehorrean; azal gogorra eta trinkoa du; ketua edo ketu gabea izan daiteke; usain sakona eta garbia du; eta zapore orekatua eta handia du. Hori guztia lortzen da modu naturalean egiten delako, inolako gehigarririk gabe; ez zaio koloratzailerik eta kontserbagarririk botatzen.
Babarruna tradizio handiko elikagaia da Euskal Herrian, duela bostehun urte baino lehenagotik egiten dena gure baserrietan. Eusko Labela duten Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira, dastatzaile profesionalek "oso onak" edo "apartak" bezala sailkatutakoak.
"Getariako Txakolina" berezko nortasuna duen ardoa izateaz gain, mendeetan zehar gordetako kultura eta tradizio baten oinordekoa eta Euskal Herriko bizitzan eta ohituretan bere tokia duen elementu bat da.
Euskal Herrian egiten den sagardoak berezitasun garrantzitsu bat du munduko beste herrialdeetan egiten direnekin alderatuz: gure lurreko sagardoa, Sagardo Naturala da edo Hard Cider, bere izenak agintzen duen bezala bizi guztiko sagardoa da, sagar mota desberdinen nahasketarekin egina, beste herrialdetan egiten den sagardoa aldiz gasa duen edo atxanpanatua den sagardoa delarik, sagardo artifizialagoa. 



