Gurelur

ProduktuakAsteartea, 2007 Maiatza 22

Otordu ondorenerako aproposak diren almendra eta gurinezko goxoak. Tolosako gozogintza tradizionalaren xarma.

Prezioa (160 gr): 5,15 €

Prezioa (320 gr): 8,04 €

BEZa kanpo

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun




ProduktuakAsteartea, 2007 Maiatza 22

Gozogintza klasikoko bi osagaien nahasketa dugu xaxua: mazapana eta gorringoa. Almendra eta gorringoaren zapore garbia konbinatzen dituen kutixia.

Prezioa (160 gr): 5,35 €

Prezioa (320 gr): 9,25 €

BEZa kanpo

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun




ProduktuakAsteartea, 2007 Maiatza 22

Pipermina, Ibarran "piparra" deitzen duguna, Ibarrako baratze zainduetako izarra da, hazten den herriaren adierazgarri. Topikoa da esatea bizitzaren monotoniari gatza eta piperra bota behar zaiola. Aholku hori egiazkoa denez, piperminaren kalitatea kontuan harturik, urte batzuetatik hona, "Ibarrako piparrak" dastatzea modan jarri da.

Prezioa (pote txikia): 3,36 €

Prezioa (pote handia): 4,92 €

BEZa kanpo

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun




ProduktuakAsteartea, 2007 Maiatza 22

Latxa ardiek ematen duten esne bikainarekin Idiazabal jatorria duen gazta egiten da. Idiazabal Aralar mendi sakratuaren hegalean dagoen Gipuzkoako herri txiki bat da, Euskal Herriaren erdi-erdian eta lau mila urte baino gehiagoko artzain-tradizioa duen eremuan dagoena. Idiazabal gaztak % 45eko koipea du, gutxienez, estraktu lehorrean; azal gogorra eta trinkoa du; ketua edo ketu gabea izan daiteke; usain sakona eta garbia du; eta zapore orekatua eta handia du. Hori guztia lortzen da modu naturalean egiten delako, inolako gehigarririk gabe; ez zaio koloratzailerik eta kontserbagarririk botatzen.

Prezioa: 13,95 €

BEZa kanpo

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun






GURELUR produktuak S.A.S.
Santa Luzia, 17
20.400 Tolosa (Gipuzkoa)
Telefonoa: 615.751.093
Faxa: 943.013.993
e-maila: gurelur(a bildua)sefed.es