PROIEKTUETAN OINARRITURIKO IRAKASKUNTZA-POI
POI: irakasteko pedagogía edo filosofia bat da, hau da, proiektu bat ardatz hartuz irakastea.
Ez dago POI mota bakar bat, Proiektuetan Oinarrituriko Irakaskuntza norbere zikloaren beharretara eta aukeretara egokitu behar da. Hona hemen POIa aplikatzeko modu bat; enpresa simulatua Tolosaldea GLHIn goi mailako administrazio eta finantzak zikloan:
1. Proiektua:
Enpresa bateko dokumentuen kudeaketa guztia eramatea enpresa simulatu batean (gutunak, eskariak, biltegia, albaranak, fakturak, katalogoak, promozio kanpainak, lan kontratuak, nominak, kontabilitatea, kobruak eta ordainketak on-line, telefonoaren harrera…)
2. Antolaketa:
1.mailako lehenengo bi ebaluazioetan proiektu hau aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den teoria guztia ematen da eta hirugarren ebaluaketan astean bi orduko bi saiotan enpresa simulatuan sartzen dira ikasleak Proiektua aurrera eraman ahal izateko. Ikasle berdinak 2.mailara pasatzen direnean lehenengo eta bigarren ebaluazioan astean bi orduko bi saiotan egoten dira enpresa simulatuan proiektua aurrera eramaten. Bitarte guztian Proiekturako beharrezko diren teoria guztiak klase normaletan ematen dira Proiektu honetako orduak alorrean erabakitako moduloen orduetatik erabiltzen dira.
zabaldu |
del.icio.us |




