Gurelur S.A.S enpresa simulatua TOLOSALDEA Goi Mailako L.H Institutuan 2001-2002 ikasturtean Administrazio eta Finantzak goi mailako heziketa zikloan martxan jarri zen proiektua da.
Enpresa simulatu hau gure lurreko produktuen salerosketara dedikatzen da, hala nola, sagardoa, txakolina, babarrunak, Tolosako teila eta zigarrotxoak, xaxuak, eztia, iogurrak, Ibarrako pipertxoak, mermelada eta Idiazabal gazta erosi eta saltzera. Enpresa simulatua denez, produktuak ez dira fisikoki mugitzen baina salerosketari dagokion dokumentazio administratibo erreal guztia enpresa benetakoa balitz bezala eramaten dute ikasleek. Guzti honetarako gela berezi bat antolatuta daukagu ikastetxean, gela hori enpresa batean egon daitezken alorretan banatuta dago eta beharrezko diren baliabidez horniturik dago (ordenagailu, fax, telefono…) benetako bulego bat balitz bezala.
Enpresa simulatu honen helburua ikasleek modulo desberdinetako klaseetan eta teorian ikasten dutena praktikan jartzea da.
zabaldu |
del.icio.us |




